2008/05/15

Goierriko eta Tolosaldeko nafarrak

Natura
Ausa Gaztelura mendi martxa igandean
Goierriko eta Tolosaldeko Nafarrak dira antolatzaileak

10:00etan abiatuko dira Larraitzetik. Besteak beste, Azpeitia, Hernani, Zizurkil, Tolosa, Usurbil, Alegia, Zaldibia, Lizartza eta Villabonako nafarrak izango dira bertan.
Egitaraua:
10:00: Ausa Gaztelura abiatu (Larraiztik)
11:30: Tontorren bildu
11:30-12:00: Gazteluan bandera zutitu. Txistuz Nafarroako Gorteen ereserkia jo. Komunikatua irakurri. Bertso pare bat abestu.
13:30: Laraitzen bildu berriro, bertako tabernetan zerbait hartu.
14:30: Lagunarteko bazkaria (Bazkaltzen geratu nahi duenak, maiatzaren 15a baino lehen dei dezala ondorengo telefonora: 607111202)

AUSA GAZTELUA

Zaldibia eta Abaltzisketa artean, Aralarko mendilerroan, ia 1.000 metrora dagoen Ausa Gaztelua, antzinako kostako bidea zaintzen zuen nafar gaztelua dugu.

XII. mendean jada azaltzen da dokumentuetan eta bere zeregina zera zen, bide hau eta garai hartan Nafarroa zen eskualde honetako aktibitate ekonomikoa zaintzea. Hau da, bidea, belardietako sarrerak eta abelbideak zaintzea. Hego-Mendebaldetik Enirio-ko galtzada ezaguna gazteluaren ingurutik iragaten da.

Gaztelak Nafarroako Mendebaldea konkistatu zuenean (Gipuzkoa barne) gaztelua muga bihurtu zen eta hainbat liskar gertatu zen Gaztelarekin derrigorren borroka egiten zuten gipuzkoarren eta gure erresuma propioa defendatzen zuten nafarren artean.

Hurrengoa

Ausa Gaztelu mendia

No comments: