2010/08/28

NHE-REN BERPIZTEA. NABARRAKO HERRITAR ORORI

Nabarrako Herritarren Ekhimena duela urte batzuk jaio zen, nabar statuaren defentsan, gizarteari plazaratzeko gure herriaren gaur egungo egoera, eta gure nortasunaren defentsa. Europan izan zirenetatik lehenengotariko estatua gara, gaur egun inbaditua, baina gure ahotsek bizirik mantentzen dute Nabar Statuaren nortasuna. Honela, nortasun hau erakusteko prestatzen ditugun ekitaldien berri ematen du ekimen honek.

Hilabete batzutan zehar, ekintza alde batera uztera behartuta ikusi dugu gure burua. Denbora guzti honetan, Nabarrako Statuaren defentsan jardun diren hainbat blog, webgune eta eragilek, hainbat ekitaldi eta ekintzen berri ematen jarraitu dute. Gure burujabetasuna bultzatzen, gure gizartean eragiten egon diren, dauden eta jarraituko duten pertsona guztiei, agur t'erdi. Guk ere, zuekin jarraitu nahi dugu.

Gaurtik, irakurgai duzun blog honek izan zena izaten jarraituko du: nabarrako herritar guztiek haien lurraren askapenaren berri izan dezaten erreminta bat. Gure helburua Nabar Statua aske izatea da, inoiz ez baitio askatasunari uko egin.

Era berean, Nabarrako Herritarren Ekhimenak wiki bat sortu berri du; bertan ekhimen honen parte garenok material jakin batzuk gizarteari eskeini nahi dizkiogu, gure aberkideak erreflexio bat egitera bultzatzeko. NHEren wikia bisitatzera gonbidatuta zaude, lagun.